Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

IRUN BERDEA. Blog personal de Manuel Millán.

12/02/2008 GMT 1

Por un Consejo Municipal de Cultura.

manuelmillan @ 12:09

laiak.JPG  

Ezker Batua-Berdeak talde politikoak, Irungo alkateari zuzendutako agiri baten bidez, Kulturako Udal Kontseilu Aholkularia sortzeko proposamena aurkeztu du.

Ezker Batua-Berdeak taldearen asmoa, kultur elkarte batzuk erakusten duten ezinegonari irtenbide bat ematea da, talde honek ere bat egiten baitu esaten denean hirian irizpide komunik ez dagoela kultur alorreko helburuetan, ezta instalazio berri, dirulaguntzetarako irizpide edo proposamenak, baina horiek plazaratzeko bide egokirik ez dute aurkitzen.

Ez da normala zinegotziok ere prentsa bidez enteratzea eskulturak jartzen direnean. Uste dut ona izango litzatekeela Kultur elkarteekin irizpide komunak ezartzea, kultur sustapenera bideratutako jarduera desberdinen inguruan.

Talde honentzat, Udalaren helbururik garrantzitsuenetako bat hiritarrak inplikatzea izan behar luke, hiriaren kultur garapena indartzera bideratuta, bere historian, identitatean sakonduz eta pluraltasun eta tolerantzia baloreak bultzatuz. 

Proposamenarekin batera, Funtzionamendu Arautegiaren zirriborro bat ere entregatu du taldeak, non Kontseilu honek bete behar dituen funtzioak zehazten diren. Kontseilu hau osatuko duten partaideak ondorengo elkarteen ordezkariak izatea proposatzen du: Arkeolan, Irun Hiria Musika Banda, Irun Hogeita bat Foroa, Luis Marino Elkartea, Kabigorri, Luis Uranzu, Nicolás Guerendiain, Irun-Iruten, Angula Irratia, Euskal-Jira, Argoiak, Legaleón eta Bebevientos, Oiasso Federazioa, Hirritarren Foroa, La Kaxita, eta firmazio institutuetako ordezkariak.

Gainera, kultura esparruko jarduerengatik eskualdean nabarmendu diren bost pertsonek ere Kontseiluan parte har dezatela proposatzen du. Zeregin honetarako eskualdean bada aski jende eta oso baliotsua gainera, adibide modura honakoak izan daitezke: Nestor Basterretxea, Menchu Gal, Javier Muguruza, Carlos de Agustín, edo Javier Gil, musika, pintura, eskultura, antzerkia edo idazle lanetan nabarmendu diren personak, proposatutakoen kopurua handiago izango balitz, zozketa egingo litzateke.

Proposamen honen asmoa ez da Udala egiten ari den lana eztabaidan jarri edo baliogabetzea, baizik eta indartu, bultzatu eta biziberritzea. Proposamen irekia da eta hobetzeko asmoei lotuta dago. Udal talde guztieti eta kultur elkarte guztiei bidaliko zaie eta, gainera, Irungo Udaleko Kultura Batzordean aztertu eta eztabaidatua izan dadila eskatuko da.

(1)La foto es de la escultura Laiak, autor Gabriel Narzabal, situada en el bidegorri de la C/ Santiago de Irun, a la orilla del Bidasoa. Fue el 1º premio del concurso escultura de calle en el año 1.984, organizado por el ayuntamiento de Irun, cuando las esculturas eran objeto de concurso, y que representa el instrumento de labranza tipico vasco de los siglos XVII y XVIII que permitió arar la tierra con mayor profundidad y obtener mejores frutos del campo. 

Comentarios

Un Comentario »

  1. Zorionak, Manolowski: mila esker zure euskeraz lehen artikuluetatik. Blogetan, ere bai, hemen, euskaraz (aunque son evidentes nuestras dificultades para utilizarlo, al menos lo intentamos...)

    fernando_mh | 12-02-2008 - 21:41:28 GMT 1 #

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis